Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Radcliffe, Ann Ward

Ingeles idazlea (Londres, 1764 - Londres, 1823). Arrakasta handia lortu zuen 1791. urtean argitaratu zuen The Romance of the Forest (Oihaneko eleberria) obrari esker. Mundu miresgarria eta beldurgarria nahasi zituen maisutasun handiz bere eleberrietan, eta Ingalaterrako eleberrigile gotiko handienetzat hartua da. Obra nagusiak: The Mysteries of Udolpho (1794, Udolforen Misterioak), The Italian, or The Confessional of the Black Penitents (1797, Italiarra, edo Beltz Penitentzilarien Aitorlekua), Gaston Blondevillekoa (1826an argitaratua) eta Poemak (1834an argitaratua).