Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rafelson, Bob

Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1935). Telebistan lan egin zuen eta Living Theatre antzerki taldeko kidea izan zen. 1966an The Monkees musika taldearen diskoak ekoiztu zituen, haien telebista programa sortu zuen, eta Head (1968) film luzea egin zuen. BBS Productions ekoizpen etxea sortu zuen gero, zinemagile independiente batzuen filmak eta bere hiru film ekoiztu zituena: Five Easy Pieces (1970, Bost pieza erraz), The King of Marvin Gardens (1972, Marvin Gardenseko erregea) eta Stay Hungry (1976). 1981ean The Postman Always Rings Twice (Postariak beti deitzen du bi aldiz) zuzendu zuen, James Cain-en izen bereko nobelaren laugarren zinema bertsioa eta arrakasta handia izan zuena. Geroztik Black Widow (1987, Alargun Beltza), Mountains of the Moon (1990, Ilargiko mendiak) eta Man Trouble (1992) filmak egin ditu.