Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Radcliffe-Brown, Alfred Reginald

Ingeles etnologoa eta antropologoa (Birmingham, Warwick, 1881 - Londres, 1955). Andamango uharteetara eta mendebaleko Australiara etnologia espedizioak egin zituen 1910ean eta bertako gizarte eta senide arteko harremanei buruzko azterketa interesgarriak egiteko egokiera izan zuen. Irakaskuntzan jardun zuen ondoren, Tonga uharteetan (1916), Cape Town hirian (1921), Sidney-en (1925), Chicagon (1931-1937) eta Oxforden (1937-1946). Antropologia funtzionalaren aitzindaritzat hartua da Malinowski-rekin batera. Obra nagusiak: The Andaman Islanders (1906-1908, Andamango biztanleak), Social Organization of Australian Tribes (1931, Australiako leinuen gizarte antolakuntza), Structure and Function in Primitive Society (1952, Gizarte primitiboaren antolakuntza eta funtzioa) eta A Natural Science of Society (1957, Gizartearen natur-zientzia).