Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Radegunda, santua

Frankoen erregina (Turingia, 520 - Poitiers, 587). Klotario Soissons-eko erregeak hil zuen Turingiako erregearen alaba zen eta, Klotariok berak hezi eta bataiatu ondoren, berekin ezkontarazi zuen Radegunda (538). Klotariok Radegundaren anaia hilarazi zuenean gortetik alde egiteko baimena jaso zuen Radegundak eta Medarno apezpikuaren aurrean moja bihurtu zen Noyon-en (555). Poitiers-en hartu zuen bizilekua eta Sainte-Croixeko monasterioa eraiki zuen.  v  Jaieguna, abuztuaren 13a.