Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Radamantis

Mit. Kretako heroia eta legegilea. Zeusen eta Europaren semea eta Minosen eta Sarpedonen anaia zen. Berak ezarritako kodea Greziako hainbat hiriren eredu izan zen. Zuhurtzia eta jakituriagatik omen handia zuen, eta hil ondoren jainkoek infernuetako epaile izendatu zuten Minos eta Eakorekin batera.