Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rada, fray Martin de

Nafar predikaria eta misiolaria (Iruñea, 1535 - Borneoko itsasoan, Insulindia, 1578). Parisko unibertsitatean egin zituen hizkuntza klasiko eta filosofiako ikasketak, eta Salamancakoan teologiakoak. Ikasketak amaitutakoan agustindarren ordenako kide egin zen eta Mexikorantz abiatu zen, misiolari, 1557. urtean. 1564. urtean Legazpi eta Urdanetaren ontziterian sartu zen Filipinetara joateko. Predikari ibili zen Filipinetan eta hango hizkuntzak ikasi zituen. Ordenako probintzial izendatu zuten 1573. urtean eta handik gutxira Gaztelako enbaxadore Txinan. Txinari buruzko bi obra eman zituen argitara: Itinerario del viaje de Manila a China eta Arte y vocabulario de la lengua china y descripción de la China. Berriro itzuli zen Txinara baina hango agintariek atxilotu eta torturatu zuten. Askatasuna lortu bazuen ere, handik gutxira hil zen Manilan torturetan egin zizkioten zauriengatik.