Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Queiroz, Rachel

Brasildar idazlea (Fortaleza, 1910 – Rio de Janeiro, 2003). Hogei urte zituela irakasle hasi zen École Normalean. Brasilgo gobernuan kargu batean egondako lehenengo emakumea izan zen (Hezkuntza eta Kulturako ministroa 1961ean). Bere lanetan pertsonaia pobreak eta baztertuak agertzen zituen batez ere. Kontakizunak eta antzerki lanak idatzi zituen, baina saiakerengatik izan zen batez ere ezaguna. Lan nagusiak: O Quinze, João Miguel, As Três Marias, O Brasileiro Perpexo, O galo de ouro, Lampiño.