Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Queiles

Ebro ibaiaren eskuinaldeko adarra. 42 km. Moncayo mendian du iturburua eta Soria, Zaragoza eta Nafarroa probintzietan zehar egiten du ibilbidea. Nafarroan Mendikute, Barillas, Tulebras, Cascante, Murchante eta Tuterako lursailak ureztatzen ditu. Ebro ibaira isurtzen du ura Tuteran.