Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Queensland

Australiako ipar-ekialdeko estatua. 1.727.200 km2 eta 4.182.100 biztanle (2007). Hiriburua, Brisbane. Ekonomiari dagokionez abelzaintza da jarduera nagusia barrualdean, eta kostaldean, berriz, klima euritsuak lagunduta, azukrea eta fruitu arbolak lantzen dira batez ere. Meategiak ere oso aberatsak dira (aluminioa, burdina, beruna, urrea eta zilarra, besteak beste).