Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Proust, Joseph Louis

Frantses kimikaria (Angers, 1754 - Angers, 1826). Glukosa aurkitu zuen eta proportzio definituen legea eman zuen, haren izena daramana; lege horren arabera, konposatu bateko elementuak pisuak mugatzen duen proportzio finko batean agertzen dira. Bergarako Mintegiko irakaslea izan zen.