Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prout, William

Britainiar kimikari eta sendagilea (Horton, Gloucestershire, 1785 - Londres, 1850). Urea, azido urikoa eta zistina aztertu zituen, eta urdail urinean azido klorhidrikoa dagoela frogatu zuen. Hipotesi bat eman zuen, honela dioena: elementu kimiko guztien atomo pisuak hidrogenoaren atomo pisuaren multiplo osoak dira.