Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prouvé, Jean

Frantses arkitektoa (Nancy, 1901 - Nancy, 1984). Ekai arinekin lan egin zuen. Clinchy hiriko Herriko Etxea egin zuen 1937-1939 urteetan, Parisko Eraikuntzako Industriagizonen Batasuneko egoitza 1950ean eta Frantziako Alderdi Komunistako batzorde nagusiaren egoitza 1971n, Parisen bertan. Bere proiektuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Bellevilleko negu-turismorako hiriaren plangintza (1962), Grenobleko erakustazoka (1967-1968), neguko Olinpiar Jokoetarako pabiloia (1968) eta Berlingo unibertsitate libreko egoitza (1963-1973).