Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

protozoo

iz. Animalia zelulabakarra. Higitu egiten da bere bizitzako zikloaren uneren batean. Protozooak kizkurberak eta heterotrofoak dira, ez dute klorofilarik, mitosi bidez ugaltzen dira, eta, beren zikloko uneren batean, sexu bidez ere ugaltzen dira. Beren neurria 20 eta 30 mikra artekoa da; beraz, mikroskopioz baino ezin daitezke ikusi. Zelula mintzaz, zitoplasmaz eta nukleoz osatuta daude. Zitoplasman mitokondriak, Golgi-ren aparatua, ergastoplasma, hornidura gaiak (lipidoak, protidoak, eta gluzidoak) eta bakuola taupakariak nahiz kizkurberak dituzte. Nukleoak nukleo mintza, nukleoloak eta kromosomak ditu. Protozooak zilio, flagelo nahiz pseudopodoen bidez mugitzen dira. Elikadura osmosi, fagozitosi edo pseudopodo bidez lortzen dute. Pseudopodo horiek aho antzeko egitura bat dute, zitostoma deritzana. Iraitzi, berriz, bakuolen bidez egiten dute. Protozoo mota asko dago, eta horien artean hauek dira ezagunenak: zooflagelodunak, errizopodoak, erradiolarioak, esporozooak eta abar.