Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poitou

Frantziako mendebaleko antzinako eskualdea, Vendée, Vienne eta Deux-Sèvres departamenduak, eta Charente Maritime, Charente eta Haute-Vienne departamenduetako parte batzuk hartzen dituena. Mugak: iparraldean, Bretainia, Anjou eta Touraine; ekialdean, Berry eta Limousin; mendebalean, Ozeano Atlantikoa; hegoaldean, Angoumois eta Aunis.  v  Erromatarren garaian Akitaniakoa izan zen, eta biztanleak piktoiak ziren. Mende askotan zehar borroka lekua izan da, eta baita ere iparraldeko eta hegoaldeko kulturen biltokia. Ingelesek XII. mendean hartu zuten; Frantziako Filipe II.a Augustok eta Luis VIII.ak berriro bereganatu zuten eta XIV. mendean Ingalaterraren esku geratu zen. Ehun Urteko Gerra amaitu ondoren frantses koroaren eskualde izan zen behin betiko.