Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pol Pot

(Saloth Sar deitua). Kanbodiako diktadorea (Kompong Thom-eko herrialdea, 1925 - Kanbodiako oihana, 1998). Kanbodiako Alderdi Komunistako kide egin zen 1946. urtean, eta hura sendotzen eman zituen hurrengo urteak. Khmer Gorriekin bat eginda Kanbodiako aginpideaz jabetu zen (Kanputxea), Lon Nol-en gobernua eraitsi ondoren (1975), eta Lehen Ministro kargua hartu zuen. Pol Pot-en gobernupean sarraski izugarriak izan ziren Kanbodian: hilketak, tortura, gosea, eritasunak zirela eta, 2-3 milioi lagun hil ziren. Gobernu berria osatu zenean, mendietan ezkutatu eta Khmer Gorrien komandante gisa borrokan jarraitu zuen. 1985ean Khmer Gorrien zuzendaritzatik ofizialki kendu bazuten ere, dirudienez haien buru izaten jarraitu zuen. Khmer Gorrietako kideen kontrako zigorrak ezarri zituen, eta zigor haien ondorioz Khmer Gorriek berek gatibu zutela hil zen.