Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poisson, Denis

Matematikari eta fisikari frantsesa (Pithiviers, 1781 - Paris, 1840). Laplace matematikari ospetsuaren ikaslea izan zen; Parisko Eskola Politeknikoan eta Zientzia Fakultatean irakaslea izan zen. Mekanikari buruz hainbat ikerketa egin zituen; aipagarriak dira besteak beste grabitate potentzialari eta potentzial elektrostatikoari buruz egin zituenak. Magnetismoaz egindako azterketek ere ospe handia eman zioten. Estatistikan, probabilitateei buruz egindako ikasketek arrakasta handia eman zioten; aipagarria da haren izena daraman banaketa, esate baterako. Harena da Mémoire sur la théorie du magnétisme (1824, Magnetismoari buruzko teoria) lana.  v  Poisson-en modulua. Mek. Material elastiko baten elastikotasun normalaren modulua (E) eta ukimenezko elastikotasunaren modulua (G) erlazionatzen dituen dimentsiorik gabeko konstantea.


Poisson-en modulua 1/m da.