Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poitier, Sidney

Estatu Batuetako antzezlea eta zinemagilea (Miami, 1924). American Negro Theater antzerki taldean aritu zen. Bere lehenengo film luzea (1950, No Way Out) antzeztu ondoren, Hollywoodeko izar eta garai hartako antzezle beltzen eredu bihurtu zen berehala. 1970etik aurrera, beltzen eskubideen aldeko mugimendua indartzean, besteren mendeko antzezlana utzi eta filmak egiten hasi zen, baina ez zuen antzezle gisa bezain arrakasta handia lortu. Geroztik, berak zuzendutako film luzeetan baino ez du parte hartu. Filmak: Band of Angels (1957, Aingeru taldea), Porgy and Bess (1959), Lilies of The Valley (1963; Oscar saria eman zioten) To Sir, With Love (1967, Jaunarentzat, maitasunez), Guess Who’s Coming to Dinner (1967, Ezetz asma nor datorren afaltzera).