Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pokrovski, Mikhail Nikolaievitx

Errusiar historialaria eta politikaria (Mosku, 1868 - Mosku, 1932). Pravda egunkariko lankide izan zen (1904), eta 1905ean boltxebike egin zen. Russkaya istoriya s dreveyshikh vremyon (1910-1914, Errusiako historia antzinatetik) obran, ikuspuntu marxistatik aztertu zuen Errusiako historia. Gizarte Jakintzen Akademia sozialistaren sortzailea eta lehendakaria (1918). Historialari marxisten belaunaldi berri baten maisu izan zen; Stalinek eta Molotovek ordea gogor kritikatu zuten Pokrovskiren ikuspegi marxista. Harena da Errusiar kulturaren historiari buruzko saiakera  (1915-1918) lana.