Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pinnipedo

izond. Zool. Haragijaleen ordenako izen bereko azpiordenako ugaztunez esaten da. Jakitun batzuek ordena berezitzat hartzen dute. Ordena honek hiru familia biltzen ditu bere baitan: otaridoak, obobenidoak eta fozidoak. Gorputza biribil luzarana dute, hankak berriz labur zabalak; bai gorputza eta bai hankak igerirako egokituak. Pinnipedo gehienak itsasoko animaliak dira. Itsas zakurra, itsas lehoia eta itsas otsoa dira ordena honetako animaliarik ezagunenak.