Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pinilla, Ramiro

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1923). Euskal Herrian gaztelaniaz idazten duen idazlerik oparoenetako bat da. Bere lehen eleberriak, Las ciegas hormigas (1960) izenburukoak, Nadal Saria eta Kritikaren Sari Nazionala irabazi zituen. 1971n finalista izan zen Planeta Sarian, Seno lanarekin, baina zirkulu komertzialetatik urruntzea erabakirik, argitaletxe txikietan argitaratu du bere obra gehiena, eta irakurle gehienentzat ezkutuko idazlea izan da urte askotan. Getxon kokatuta dagoen narrazio eta eleberri-saila da, beharbada, gehien goraipatu dena: Recuerda, oh, recuerda (1975), La gran guerra de doña Toda (1978), Andanzas de Txiki Baskardo (1979), Quince años (1990) eta Huesos (1997). 2005ean burutu zuen bere bizitzako lanik handinahiena: Verdes valles, colinas rojas trilogia (La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro liburuek osatua). Euskal gatazkaren sorburu politikoak eta moralak aztertzen dituen lan horrek Euskadi Saria jaso zuen 2005ean, eta Kritikaren Sari Nazionala eta Narratibako Sari Nazionala 2006an. Bereak dira ere, besteak beste, El héroe de Tonkin (1961), En el tiempo de los tallos verdes (1969), El salto (1975), Antonio B., el Rojo, ciudadano de tercera (1977), Primeras historias de la guerra interminable (1977), La estación de Getxo (1998), La higuera (2006), Antonio B. el ruso (2007), eta Solo un muerto más (2009).