Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pinozitosi

iz. Med. Zelula batzuek beren inguruko isurkariak bereganatzeko duten ahalmena. Pinozitosiari esker zelula batzuek elikagaiak bereganatzen dituzte isurkariekin batera. Isurkarien tanta txikiak zitoplasmaren ixurretan gelditzen dira harrapatuta eta handik zelularen barnera sartzen dira. Organismo zelula-bakar batzuek eta organismo zelula-aniztunen elementu aske batzuek dute pinozitosia egiteko ahalmena.