Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pininfarina, Sergio

Italiar diseinatzailea (Turin, 1926). Estatu Batuetara bidaiatu zen autogintzan erabiltzen ziren teknologia berriak ezagutzeko asmoz. 1959an bere aita Giambattistak 1930. urtean sorturiko Pininfarina karrozeria lantegiaren zuzendari izendatu zutelarik, joera abangoardistari jarraituz ekin zion bere lanari. Ordu arte auto haiek izan zuten itxura biribilduari berrikuntza garrantzitsuak egin zizkion esperimentazioaren bidetik. Bere lantegitik Nash konpainiarentzako aholkulari izatera aldatu zen, eta handik gutxira Volkswagen eta Peugeot etxeekin hasi zen lanean Pininfarina. 1959an azkenik British Motors Corporationsekin bat egin zuen. Bere lanetan praktikotasuna eta estetika bateratzeko ahalegina egin du, eta era guztietako autoak diseinatu ditu, hasi egunero erabiltzeko autoetatik eta auto bitxietara eta berebiziko eragina izan du autoen diseinuaren bilakaeran. Berak diseinaturiko autoen artean, azpimarratzekoak dira Ferrari Dino Coupé (1965), Fiat Spider Dino 2000 (1966), Alfa Romeo Duetto (1966) eta Ferrari Testarossa (1984).