Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ping pong

iz. Kirol. Mahai baten gainean, zeluloidezko pilota eta pala txikiak erabiliz, bi edo lau lagunen artean jokatzen den kirola. Tenisaren antzeko arauak ditu: jokalariak pilota kautxuzko palaz jo, mahaiaren erdian dagoen sarearen gainetik pasa, eta lehiakidearen barrutian sartu behar du. Mahaia zurezkoa izaten da; 2,74 m luze eta 1,52 m zabal da, lurretik 77 cm-ra delarik. Sarea 17 cm garai da, eta pilotaren pisua 2,5 g inguru. Jokoan irabazitako tanto bakoitzeko puntu bat egiten du jokalariak; 21 puntuk set bat osatzen dute eta hiru set egiten duen jokalariak jokoa irabazten du. Kirol berria da, Ingalaterran 1890 inguruan asmatua; Nazioarteko Federazioa 1926an sortu zen. Europako erdialdeko eta ekialdeko jokalariak nagusi izan ondoren, 50eko hamarkadan Asiako txapeldunak azaldu ziren (Japonia, Txina, Korea). 1981ean kirol olinpiko izendatu zuten eta 1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan agertu zen lehen aldiz.