Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pérez Prados, Antonio

Nafar ikerlari eta irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea (Sesma, 1953). Matematikan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta doktoregoa ere bertan egin zuen. Zaragozako Unibertsitateko Estatistika sailak eskainitako beka bati esker lortu zuen irakasle gisa izandako lehen esperientzia. Geroago, irakasle laguntzaile, irakasle lagun eta irakasle titularra izan da Zaragozan bertan. 1989-1990 ikasturtean Nafarroako Unibertsitatean katedra lortu eta bertan hasi zen irakasle lanetan. Ordutik aurrera, hainbat kargu izan ditu NUPn. Doktore tesiak zuzentzen ditu eta hainbat lan kaleratu ditu: bost liburu, lau monografia eta hogeitamar artikulutik gora. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore aukeratu zuten 1995ean, eta 1999an berrautatua izan zen.