Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perez de Senosiain Otxoteko, Joakin Eugenio

(Buenabentura Oyeregi, erlijio izena; «Arbelaitz» deitua) Nafar idazlea (Oieregi, 1886 - Lekaroz, 1956). Kaputxinoa. Eliza ikasketak Iruñean eta Tuteran egin ondoren, 1910ean apaiztu zen. Damaso Intzarekin batera, elkar lanean, aritu zen eta bion artean sortu zuten Irugarrengo Prantziskotarra (1913) aldizkaria, lehenbizi, eta Zeruko Argia (1919), gero. Aldizkari horiek 1936 arte iraun zuten. Gerra ondoren, Artzai deia hilabetekaria sortu zuen, eta Zeruko Argia-ren bigarren aldiari hasiera eman zion, 1954an, bera zuzendaria zela. Obra nagusiak: Jesu Kristo gure Jauna’ren bizitza (1921), Pelegrin Mataró-ren obraren itzulpena; Aita Samuel Kaputxinoa. Gaurko izkillu edo arma (1922); Diccionario castellano-vasco y vasco-castellano de voces comunes a dos o más dialectos (1929). Euskaltzain urgazlea izan zen.