Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perez, Antonio

Espainiar politikaria (Madril, 1534 - Paris, 1611). Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak. Filipe II.aren idazkaria izan zen. 1578ko martxoaren 31n Juan de Escobedo, Joan Austriakoaren idazkaria hilarazi zuen eta Filipe II.a nahasi zuen hilketa horretan. Auzi luze baten ondoren kartzelan sartu zuten, baina Perez-ek kartzelatik ihes egin zuen. Aragoin bilatu zuen geriza eta erresuma hartako foruen babesean jarri zen. Aragoitik Frantziara joan zen (1591ean) eta bertan hil zen jendeak ahazturik.