Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pérez Esquivel, Adolfo

Argentinako eskultorea (Buenos Aires, 1931). Eskulturako irakaslea izan zen La Platako unibertsitatean. Paz y Justicia egunkaria sortu zuen (1973an), eta egunkari horren inguruan sortu zen Paz y justicia en América Latina mugimenduko idazkari nagusi izan zen. Bakearen Nobel saria eman zioten 1980an.