Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peret

(Jaiotza izena, Pedro Pubill Calaf; “El rey de la rumba” deitua). Espainiar abeslaria (Mataro, Bartzelona, 1935). Familiaren oihal dendan hasi zen lanean, baina txikitatik erakutsi zuen musikarako zaletasuna. Berandu hasi zen diskoak argitaratzen, 22 urte zituela. Runba zen bere estiloa, baina ez runba arrunta, runba katalana baizik, hau da Kubako runba katalan estilora egokitua, eta estilo horren errege gisa lortu zuen ospea, bai Espainian bai nazioartean, Sopot eta Knokke jaialdietan besteak beste. Aipagarriak ditu "Una lágrima", "Gitanito Antón", "Tracatrá" edo "Borriquito" abesti ospetsuak. Aldi batez agertokietatik kanpo egon ondoren, 1990eko hamarraldian berriro hasi zen diskoak grabatzen eta emanaldiak eskaintzen.