Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perekop

Ukrainako errepublikako itsmoa, Azov itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean. Krimeako penintsula kontinentearekin lotzen du.  v Historia. Greziar kolonia izan zen antzina (Tafros): XIII. mendean mongoliarren eskuetara igaro zen. 1783. urtean Errusiaren mendean geratu zen, eta gaur egungo izena hartu zuen. Gudu ugari izan dira istmo honetan, estrategia balio handia baitu. 1920ko azaroan garaipena lortu zuen han gudaroste gorriak, eta 1941ean Alemaniak.