Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pereira Dos Santos, Nelson

Zinemagile brasildarra (Sao Paulo, 1928). Zinema ikasketak Parisen eginik bere herrira itzuli eta Rio de Janeirori buruzko bere lehen fikzio lanek Cinema Novo esan zaionaren oinarriak ezarri zituzten: Hollywoodeko ereduekiko haustura, estudioekiko etena eta errealitateari  hurbil gon nahia. Zentsurak eta diktadurak mugaturiko gorabehera handiko karrera egin du, eta Brasilgo literatura lanak zinemarako egokitu ditu. Ezagunena Memorias do carcere (1984, Kartzelako Oroitzapenak) du, Graciliano Ramos idazlearen liburu batean oinarritua.