Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peimbert, Manuel

Mexikar astronomoa (Mexiko Hiria, 1941). Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) ikasketak egiten ari zen garaian Pueblako Tonantzintlako Behatokiko astronomo gisa kontratatu zuten (1960), eta handik bi urtera UNAMeko Astronomia Institutuan sartu zen. Hainbat ikerketa egin ditu munduko zenbait erakunderen baitan, eta 1968az gero irakasle izan da, UNAMen ez ezik, baita munduko hainbat erakunde zientifikotan ere; irakasle bisitari izan da, adibidez, Tucsoneko Kitt Peak Behatoki Nazionalean (Arizona), eta Londresko Unibertsitatean. Peimbertek izarren arteko materiari buruzko lanak egin ditu, astronomiaren alorreko natura ezagutzeko asmoz, materia horren ezaugarri fisikoei eta osaera kimikoari buruzko lanekin batez ere. Era berean, galaxien nukleoak eta supernova izarren hondakinak aztertu ditu. Bere ikerketetan erakutsi duenez, unibertsoaren osaera kimikoa uniformea da, halako eran non gas hodei gehienek duten izotz proportzio bertsua.