Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peiote

edo peyote. iz. Bot. Kaktazeoen familiako landarea, 5 cm inguru luzea eta 8 bat cm zabala, zurtoin sendo mamitsua duena (Lophophora Williamsii). Zuzena eta sendoa du sustraia, eta zurtoina berriz kuia baten itxurakoa eta laranjaren antzeko 8-10 atalez osatua, kolorez gris berdaxka eta distira urdinekoa. Lore bakarra izaten du, zurtoinaren buruan kokatua eta kolorez zuri-arrosa. Estatu Batuetako hegoaldean eta Mexikon hazten da berez. Haluzinazioak eragiten dituzten 20 bat alkaloide mota ditu. Alkaloide horietan ezagunena meskalina izenekoa da. Hazten den lekuetako indiarrek jainkotzat eduki izan dute, eta hala gurtu ere. ik. meskalina.