Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pei Ieoh Ming

Estatu Batuetako arkitektoa, txinatarra jatorriz (Kwantung, 1917). Txinan egin zituen arkitektura ikasketak, eta Massachusetts-ko Teknologia Institutuan lan egin zuen ondoren. Haren obren ezugarri nagusia eraikuntza eta ingurunearen bateratzea da. Egilearen obra handien artean aipagarriak dira Denver-ko (Colorado) Mile High Center zentroa, Montréalgo (Kanada) Ville-Marie plazako eraikuntza, Boulder-eko ikerketa atomikoetarako zentroa (Colorado), Parisko Louvre museoaren berrikuntzak (piramideak eta abar). Bartzelonako nazioarteko negozioetarako gunea ere egin du.