Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedro Claver, santua

Espainiar misiolari jesuita (Verdu, 1581 - Cartagena, Kolonbia, 1654). 1602an Jesusen Lagundian sartu zen eta 1605ean Mallorcara joan zen filosofia ikasketak egitera. 1610ean Perura jo zuen misiolari. Bogotan misio lanetan aritu ondoren, 1615ean Kolonbiako Cartagenara joan zen eta esklabo beltzak kristautzen jardun zuen. 300.000 beltz baino gehiago bataiatu zituen.  v Jaieguna, irailaren 9a.