Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedro Artaxoakoa

(Pedro Pariskoa izenez ezaguna). Nafar elizgizona (Artaxoa, ? - Iruñea, 1193). 1167-1193 urteetan Iruñeko apezpikua izan zen. Antso Jakitunaren aholkulari izan zen. 1177. urtean erregearen aginduz, Londresa joan zen Ingalaterrako erregearen eta Gaztelako erregearen arteko gatazkan bitartekaritza egitera. 1179. urtean Erromara joan zen Alexandro III.ak deitua Letran-go III. kontziliora. Nafarroako Foru Nagusian, apezpikuaren eskariz erregeak erlijio ordenen alde hartutako xedapen batzuk agertzen dira.