Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedro Alkantarakoa, santua

(Jaiotza izenez Pedro Garavito). Espainiar frantziskotarra eta mistikoa (Alkantara, 1499 - Las Arenas, 1562). 1515. urtean frantziskotarren ordenan sartu zen eta 1524an apaiz egin zen. Joan III.a Portugalgo erregeak aholkulari hartu zuen. 1538-1541 urteetan ordenako nagusi izan zen eta 1542an Arabidara erretiratu zen eta 1557an Berrocalera. Frantziskotar ordenaren berrikuntzari ekin zion Berrocalen, eta alkantaratarren adarra sortu zuen; 1562an Pio IV.a Aita Santuak onartu zuen. Avilako Santa Teresaren erreforma bultzatu zuen.  v Jaieguna, urriaren 19a.