Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedro Damian, santua

(It. San Pier Damiani). Italiar fraide beneditarra eta kardinala (Ravena, 1007 - Faenza, 1072). Ravena, Faenza eta Parmako unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1057an, Ostiako kardinal-apezpiku izendatu zuten. Apaizgoaren erreforma bultzatu zuen Gregorio VII.a Aita Santuarekin batera. Misio lanak egin zituen Frantzian, Florentzian, Germanian eta Ravenan. Apaizen moral falta zuzentzen ahalegindu zen eta aita santuen eta Inperioaren arteko batasuna defenditu zuen. Poema batzuk, himnoak eta santu batzuen biografiak idatzi zituen. 1828an Elizako doktore izendatu zuten.  v  Jaieguna, otsailaren 23a.