Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ottey, Marlene

Jamaikar atleta (1960). Munduko lasterkari onenetako bat 1980ko hamarraldian, 100 eta 200 metroko probetan. Brontzezko hiru domina irabazi zituen munduko txapelketetan, eta urrezko bat Jamaikako taldearekin. 1980ko eta 1984ko Olinpiar Jokoetan, 200 metroko proban, brontzezko domina irabazi zuen halaber. Commonwealthenko Jokoetan, urrezko hiru domina irabazi zituen (200 metrokoa 1982an, eta 100 eta 200 metrotakoak 1990ean), eta zilarrezko bat, 1982an. 1989 eta 1991n 200 metroko pista estaliko munduko txapeldun atera zen. Commonweltheko 200 metroko errekorra hautsi zuen zazpi aldiz, eta 100 metrokoa bost aldiz. Atlantako Olinpiar Jokoetan, 1996an, zilarrezko domina bana lortu zuen 100 eta 200 metrotan, eta brontzezko bat Jamaikako taldearekin 4 x 100 proban.