Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ottawa

Kanadako hego-ekialdeko ibaia. Quebec-en sortzen da eta San Lorentzo ibaiaren ezkerraldean bukatzen, Ontarion. 1.100 km inguru luze da. Ottawa hiria igarotzen du, besteak beste, eta ontziz ibil daiteke hiri horretatik aurrera. Ontario aintzirarekin lotua dago, Rideau ubidearen bitartez.