Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Otto, Nikolaus

Alemaniar ingeniaria (Holzhausen, 1832 - Kolonia, 1891). Gasezko motorrari buruzko azterketa asko egin ondoren, eztandako lehen motorra egin zuen, haren izena duena, lau aldiko barne-erreketa zikloan oinarritua.