Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Otsozelhaiko

edo Haristoiko leizea. Nafarroa Behereko Isturitze eta Donamartiri herrien artean dagoen historiaurreko aztarnategia, Isturitzeko eta Erberuako aztarnategien ondoan. Gaztelu izeneko mendi baten barnean daude hiru aztarnategi hauek eta historiako, lehen historiako eta historiaurreko aztarna ugari daude bertan. Otsozelhaiko leizea da, agian, ikusgarriena: estalaktita eta estalagmiten ederraren artean, adarrez, hezurrez eta harriz zizelaturiko piezak aurkitu dira eta ikusgarriak dira, halaber, hormetako irudiak (zaldiak, bisonteak, oreinak, eta forma jakinik gabeko multzo kolore-anitzak). Madeleine aldiko lanak dira gehienak (K.a. 14000-K.a. 12000). 1912an hasi ziren indusketa lanak eta, besteak beste, Jose Migel Barandiaranek egin zituen ikerketa lanak han. Frantziako historia monumentu izendatu zuten Otsozelhaiko leizea 1953an.