Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orbe y Gaytán de Ayala, Cándido

Gipuzkoar militar karlista (Astigarraga, 1855 - ?). 1868. urteko iraultzaren garaian Frantziara erbesteratu zen familiarekin batera eta kargu politikoak izan zituen Frantzian Karlos erregegaiaren gortean. Erregegaiak alferez izendatu zuen eta Elio jeneralaren agindupean borrokatu zen 1873. urteko guduetan (Lizarra, Allo, Deikaztelu, Viana, Jurramendi). Bilboko setioan ere parte hartu zuen eta buruan larriki zauriturik gertatu zen. 1874. urtean kapitain izendatu zuten. Irun, Oiartzun eta Berako guduetan borrokatu ondoren komandante izendatu zuten (1876). Murgiako eta Donostiako alkate izan zen.