Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orbara

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria (Aezkoa eskualdea, Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean, Aezkoako mendiaz gaindi, Nafarroa Behereko herrialdea; ekialdean, Orbaizeta eta Hiriberri; mendebalean, Aria; hegoaldean, Hiriberri. Garaiera, 765 m. 9,27 km2. 1999ko datuen arabera, 59 biztanle (orbartarrak). Irati ibaia igarotzen da ipar-ekialdetik hego-mendebalerantz, eta Orbarako udalerriaren eremuetan bihurgune ikusgarriak eratzen ditu. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 60. Laborantza (patata, garia, garagarra, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi, zaldi eta ahuntz azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XIII. mendearen hasierako San Roman parrokia eliza gotikoa (XVI. mendeko atari gotikoa, XVII. mendeko erretaula nagusi barrokoa).  v Historia. Erdi Aroko dokumentuetan aipatzen da Orbarako herria. Aezkoako ibarraren barne egon zen udalerri 1845. urtean bihurtu zen arte.