Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orbegozo Juaristi, Ignazio

(Arriya). Azpeitiar aizkolaria, Jose Ignazio Orbegozoren aita. Ospe handiko aizkolaria izan zen 1928-1936 urteetan eta apustu eta norgehiagoka ugari irabazi zituen urte horietan. 1952. urtean erretiratu zen plazetatik.