Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orbegozo, Jose Ignazio

(Arriya II). Gipuzkoar aizkolaria eta segalaria, Arriya-ren semea (Azpeitia, 1946). Euskal Herriko sega txapelketa irabazi bazuen ere, aizkoran nabarmendu zen. Nafar aizkolariei aurre egin ahal izan zien gipuzkoar aizkolari bakarrenetakoa izan zen.