Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oe Kenzaburo

Japoniar idazlea (Ehime, Shikoku, 1935). Bere lanetan Bigarren Mundu Gerraren ondorengo belaunaldiari buruz hitz egiten du batez ere, eta oso berezia da lan batzuetan erabili duen erritmoa, japonieraren berezko erritmoa hausten duena ia. Shisha no ogori (Oparotasuna da heriotza) lanarekin hasi zen ospea bereganatzen eta Memushiri kouchi (Kendu Buda eta desegin ondorengoak) bere lehen eleberriarekin, Japoniako literatura sari nagusia eskuratu zuen. Kritika politiko eta soziala landu zituen; arma nuklearrei buruzko saiakerak eta eskuineko alderdien kontrako kritikak idatzi zituen, besteak beste. Haren lan nagusiak: Sebuntin (1961, Hirurogeita hamar), Hiroshima noto (1965, Hiroshimako oharrak), Pinchi ranna chosho (1976, Pinchi mezulariaren oroitzapenak), Atarashii hito yo meza meyo (1983, Esna hadi, gizon berria). 1994an Literaturako Nobel saria eman zioten.