Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Odoriko Pordenonekoa

Italiar misiolaria, frantziskotarren ordenakoa (Pordenone, 1265 - Udine, 1331). Txinan, Indian, Malaysian eta Asiako beste zenbait lurraldetan bizi izan zen. Descriptio terrarum aut Itiratium lana idatzi zuen, Marco Poloren lanaz beste, Asiako herriei buruzko Erdi Aroko lan bakarra dena.