Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Odriozola Lizarribar, Joxe Manuel

Gipuzkoar euskaralaria (Altzo, 1948). Giupuzkoako gau-eskoletako koordinatzaile eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Batzordeko lehendakaria izana. Irakaslea da eta soziolingustikaren inguruko artikulu ugari argitaratu du BAT Soziolinguistika Aldizkarian, RIEVen, Zutabe, Larrun, Euskaldunon Egunkaria eta Egin agerkarietan. Gerraurreko gizarte hizkuntzalaritza Euskal Herrian (1992), Soziolinguistikaren atarian (Mikel Zarate saria, 1992) eta Hizkuntza, Kultura eta Gizartea lanak eman ditu argitara.