Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Odriozola, Kontxu

Gipuzkoar antzezlea (Azpeitia, 1945). Antzokian egin zituen lehen urratsak Kontxu Odriozolak. Besteak beste, Ama begira zazu obran parte hartu zuen. Zinemagintzan, berriz, Albaniako Konkista (1983) eta Hamaseigarrenean aidanez (1985) filmetan lan egin du, besteren artean. Baina erabateko ospea ETBko Goenkale (1994) telesailean eskuratu du, hasiera-hasieratik bera izan baita telesaileko pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat, "Maria Luisa".