Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oersted, Hans Christian

Daniar fisikari eta kimikaria (Rudkoebing, 1777 - Kopenhage, 1851). 1820an elektromagnetismoa aurkitu zuen, orratz magnetikoa korronte elektrikoaren eraginez mugitzen zela ikusi zuenean. Horrez gainera, kontrakoak diren bi indarren efektuaren ondorioz gertatzen diren erreakzio kimikoak azaldu zituen. Pila termoelektrikoa asmatu zuen J.B. Fourier-ekin batera. Aluminioa bakartu eta aluminio kloruroa prestatu zuen. 1826an gas sulfurosoak Mariotte-ren legea ez zuela betetzen ikusi zuen.  v Oersted-en esperimentua. Korronte elektrikoa daraman eroale baten inguruan orratz imandu bat jartzen bada, honen norabidea aldatu egiten da.